101 urte bete ditu Emilia Capelástegui atxondarrak

Anboto 2016ko ots. 8a, 14:20

Zornotzako Orue zaharren egoitzan bizi da, eta bertan ospatu dute Emilia Capelásteguiren 101. urtebetetzea. Familiartekoak, egoitzako lagun eta langileak, eta Bizkaiko Aldundiaren ordezkariak elkartu dira Capelásteguiren urtebetetzea ospatzeko.

Jesus Lizaro eskulturgilearen Jakituriaren sustraiak izeneko litografia oparitu diote gaurko urtebetetze ospakizunean Capelásteguiri. José Arriola de la Vega Bizkaiko Aldundiko Gizarte Ekintzako ordezkariaren eskutik jaso du opari hori.

1915. urteko otsailaren 8an, Atxondoko Martza auzoko baserri batean jaio zen Emilia Capelástegui Orobiourrutia. Egoitzaren arduradunek azaldu dute, Orue egoitzara bizitzera joan arte, baserriko lanetan ibiltzen zen Capelástegui.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!