Inauteriak 2016

Zornotzan, hemen da Perubeleren ordua

Barikuan irtengo da Perubele Zornotzako kaleetara, eta orduan, jai giroz betetako asteburu luzea hasiko dute zornotzarrek. Hemen egitaraua osoa:

Otsailaren 5a, barikua

17.30 Gaur Jaiaren eskutik umeentzat dantzaldia Zelaieta parkeko karpan.

18.30 Kalejira Perubelerekin eta Udazken dultzainero taldearekin Zelaieta parketik hasita.

19.30  Sagardo eta txorizo dastaketa Zelaieta parkean

21.00 Enkore eta Itziarren Semeak taldeen kontzertua Zelaieta parkeko karpan.

 

Otsailaren 6a, zapatua

Luis Urruengoetxea kaleko tabernek mozorro lehiaketa antolatu dute. Tabernak zine mundua hartu dute mozorrotzeko gai. Mozorro onenari taberna bakoitzean kontsumitzeko 20 euroko bale bat emango diote.

18.00 Umeentzat antzerkia Markeliñe taldearen eskutik: Zoo Zoom antzezlana.

20.30 Irulitxa taldearekin txaranga herritar guztientzat Amorebieta-Etxanoko kaleetatik.

21.00 10-17 urte arteko neska-mutikoentzat mozorro lehiaketa Zelaieta parkeko karpan.

21.30 Disko festa Zelaieta parkean Las Tea Party taldekoekin.

Gainera, egunean zehar Luis Urrengoetxea kaleko ostalariek antolatutako mozorro lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Aurtengo gaia ondokoa da: “Guk pelikulak aukeratu ditugu, eta zuk?”

 

Otsailaren 7a, domeka

12.00 Udabarri dantza taldeak herrian zehar dantzan egingo du, Amorebieta-Etxanoko txoko guztiak girotuz. 

 

Otsailaren 9a, martitzena

17.00 Zelaieta parkean dagoen karpan umeentzat diskoteka.

Ordu berean, txikienek Zelaieta Zentroan jarriko den photocallean parte hartu ahal izango dute.  

18.00  Adinekoentzat mozorro lehiaketa, lunch-a eta ostean dantzaldia Nafarroa Zentroan.

18.30 Zelaieta parketik kalejira bat hasiko da Perubelerekin eta ondoren pertsonaia gaizto honi agur esan eta erre egingo da.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.