El Carmelo ikastetxeko 400 ikaslek mundurako bakea eskatu dute Zornotzan

Anboto 2016ko urt. 29a, 12:09

Bihar Ikastetxeetako Biolentziarik ezaren eta Bakearen eguna dela-eta kalera irten dira bakea eskatzeko. Ekimena Save de Children GKE-arentzat diru bilketa egiteko ere baliatu dute.

‘Gure bihotzen irriarekin hasten da bakea’ zioen pankarta esku artean hartuta Zornotzako kaleak zeharkatu eta Zelaieta parkean amaitu dute ekimena. El Carmelo ikastetxeko 6-18 urte arteko 400 bat gaztek parte hartu dute. Parkeko kioskotik testu bat irakurri dute eta ondoren ikasle denek bakearen aldeko puxikak askatu dituzte.

Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko diru-bilketa egiteko ere baliatu dute ekimena. Ikasleei zein gurasoei euren diru ekarpena egiteko aukera eskaini diete eta jasotako diru GKE-ari emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!