Zornotza eta Lemoa arteko BI-635 errepideko 19. kilometroan kamioi eta auto baten arteko istripua gertatu da gaur, 12:30 inguruan. Ondorioz, autoko gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute. Kamoia errepidean irauli egin da, baina gidaria ez dute ospitalera eraman beharrik izan.
13:30ean errepideko errei bat ireki dute alde bietako trafikoa handik bideratzeko. Bigarren erreia 17:00 inguruan ireki dute.