EH Bilduren barne hausnarketan parte hartzeko deia bihar, Zornotzan

Anboto 2016ko urt. 25a, 18:25

Hauteskunde orokorretako “emaitza txarren” ondotik, EH Bilduk barne hausnarketa prozesua hasi du eta horretarako herri batzarrak egiten ari da Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan. Bihar, urtarrilak 26, Zornotzan egingo dute batzar irekia.

Zornotzako EH Bilduren webgunean jakinarazi dutenez, hauteskundeetako emaitzen balantzea egingo da eta datozen erronkak eta eginkizun berriak zehaztuko dira. EH Bilduk batzarraren garrantzia azpimarratu eta bertan parte hartzeko deia luzatu du.

 

Herri batzarra bihar, 19:30ean, hasiko da Zelaieta Zentroan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!