Bizkaiko errepideen kudeaketaren arduraduna den Interbiak erakunde publikoko administrazio kontseiluak urtarrilaren 14an esleitu zituen lanak. Horrela, tramiteak amaitu ostean, tuneleko lanei otsail amaieran ekingo zaiela azaldu du Pradalesek gaur Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan.
Lanak Excavaciones Vda. De Sainz, Lurpeko Lan Bereziak, S.A. eta Excavaciones Canatábricas, S.A. enpresek osatutako UTEari —enpresen aldi baterako bateratzea— esleitu dizkiote 20.343.349 eurotan (BEZ barik). Kopuru hori, lizitazio aurrekontuan jasotakoa —21.898.504 euro— baino %7 baxuagoa da.