Txartel bakarra Zornotzako Ametx erakundearen zerbitzuak baliatzeko

Anboto 2016ko urt. 20a, 09:30

Udal kiroldegietan, Zornotza Aretoan, udal liburutegian eta ume eta gazte zerbitzuak txartel bakarrarekin erabili ahalko dira.

Ametx erakunde autonomoaren zerbitzu horietakoren batean alta eragiten duten erabiltzaileei txartel berria emango zaie, eta berori erabili ahalko dute aipatutako zerbitzuetako edozeinetan, zerbitzu bakoitzerako aktibazioa eskatu ondoren. Hortaz, txartel bakarra izango dute, eta abonodun edo erabiltzaile diren bitartean indarrean izango da, aldatzen ibili barik.

Lehendik abonatuak izan eta bestelako txartela dutenek, berria eskatu ahalko dute Zelaieta zentroan (Gazte Informazio Bulegoa) eta Larrea udal kiroldegian otsailaren 1etik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!