Umeek egindako irudi edo marrazkiek euren izakerari edo unean uneko egoerari buruzko informazioa gordetzen dute. Baina zelan jakin marrazki horien atzean zer esanahi dagoen? Zornotzako udal liburutegiak irudi horiek interpretatzen ikasteko ikastaroa antolatu du guraso, irakasle, marrazkigile eta abarrei begira. Lehen saioa atzo izan zen eta hurrengoak otsailaren 11n, martxoaren 10ean eta apirilaren 14an izango dira, 19:00etatik aurrera. Saioek ordu eta erdiko iraupena izango dute eta elkarrengandik independienteak dira. Hau da, ikastaroko saio bakoitzerako izena eman beharra dago. Saio bakoitza hamar lagunera mugatuta egongo da.