Era berean, oinezkoen guneari segurtasun handiagoa eman diotela jakinarazi dute. Horretarako, irristatzeko arriskua zuten aldeetan hegala egonkortu behar izan dute. Era berean, luzera guztian hormigoizko areka bat egin dute, azaleko urak eta ur sakonak ibilbidean zehar banatutako hainbat irteera puntutara bideratzeko. "Jarduera honekin Amorebieta-Etxanoko Udalak berriro ere herritarrei aukera jasangarriak eskaini nahi dizkie, herria atseginagoa izan dadin ingurumena errespetatuz".