Bihar truke azoka egingo dute Zornotzako Ziztada Gunean

Anboto 2015ko abe. 18a, 09:17

Kontsumismoari alternatiba eskaini gura diote ekimenagaz.

Zornotzako Ziztada Guneak truke azoka antolatu du bihar, 11:00etatik 15:00etara, Luis Urrengoetxea kaleko lokal batean duten Ziztada Gune Askean. Kontsumismoari alternatiba bat eskaini gura diote ekimen horrekin. Edozer gauza eraman daiteke: arropa, liburuak, musika, altzairuak… eta han bertan beste gauza batzuengatik trukatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!