Herriko kaleak oinezkoei lehentasuna emanda berrantolatzeko prozesuan urrats berri bat eman du udalak. Zirilo Arzubiaga kalearen itxura berrantolatu dute gainaldean, eta azpiegiturak berritu eta egokitu dituzte lur azpian.
Lanek 120.000 euroko inbertsioa izan dute eta hile bi inguruan amaitu dituzte, aurreikusitako epearen aurretik. “Oinezkoentzako pentsatuta” egon den proiektuak “zabaltasuna” eman dio kaleari eta estetikoki “aldaketa handia” nabari da Andoni Agirrebeitia alkateak nabarmendu duenez.
Gainealdeko zoladura aldatu dute eta kaleko osagaiak (banku, zuhaitz, zakarrontzi, kale argiak…) oinezkoen eta inguruko komertzioen erosotasuna oinarri zuten irizpide estetikoekin berrantolatu dituzte. Aulkiak eta zakorrontziak aurretik zeuden berak dira.
Edozelan ere,lur azpiko azpiegituretan egindako lanak izan dira nekezenak. Esaterako, oraindik erabat desaktibatu barik zegoen potzu septikoak (45 metro luze eta hiru metro zabal ditu) garbitu eta itxi dute eta euri-uren eta ur-fekalen hodieriak berritu dituzte. “Gune txikian instalazio asko zeuden eta dena antolatzeak lan handia eskatu du”, onartu dute lanak burutu dituen enpresako ordezkariek.
Zirilo Arzubiaga kalea: