Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketak hainbat kanporaketa ditu Zuberoako finalera heldu aurretik eta horietako bat Zornotzan izango da hilaren 26an. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera muslariak Luis Urrengoetxeako tabernen artean banatuko dituzte mus partidak jokatzeko. Izen-ematea egunean bertan 16:30etik 17:00 arte egin daiteke Pike parkean (20 euro bikoteko). Zornotzako sariak honakoak dira: lehenengoentzat zapiak eta bi lagunentzako afaria eta bigarrenentzat lagun birentzako afaria.
Honako taberna hauetan ikusi ahalko dira mus partidak: Tomasa, Antxeta, Pozu’s, Urtza, Hitzak, Belatxikieta, Larrea Bi, Auzokoa, Leku Berri, Guria, Far-far, Vintage eta Hotel Harrison.
Euskal Herriko Mus Txapelketako final nazionala Zuberoan izango da 2016ko martxoaren 5ean. Zazpi herrialdeetako finalak 2016ko otsailaren 20an jokatuko dituzte.