Liburuak internetetik zelan deskargatu irakasten duen tailerra Zornotzan

Anboto 2015ko abe. 15a, 13:36

Euskadiko Liburutegien Saretik liburu elektronikoak deskargatzen ikasteko tailerra antolatu dute abenduaren 22an, Zelaieta Zentroko auditorioan. Saio bi egongo dira: 11:00etan goizekoa, 19:00etan arratsaldekoa.

E-liburutegia da Eusko Jaurlaritzak liburu elektronikoak deskargatzeko ahalbidetu duen plataforma, editoreekin adostu ondoren (Amazon eta Kindlela izan ezik). Katalogoa egunetik egunera handituz doa eta deskargatu daitezkeen lanen kopurua gero eta handiagoa da. Honek guztiak baldintza bakarra eskatzen du: sarean dauden liburutegietako bateko bazkidea izatea eta sarrerako norbanako gakoa zein den jakitea. Ondoren, gailuak prestatzeko eta deskargak bideratzeko prozesu tekniko txiki bat eskatzen du. Prozesu hori zelan egin irakatsiko dute Zornotzako Udalak antolatutako tailerrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!