Dinamikako kideek misterio ukitua eman zioten ekitaldiari. Goizean goiz, herriko atarietan puxika urdinak eta kartel bat itsatsi zituzten, eguerdian plazan egingo zen ekitaldira batzeko deia eginez, zehaztapen gehiago barik. Asko izan ziren kuriositateak deituta batu zirenak. Globoz beteriko gune bat aurkitu zuten. Gura zuenari erabakitzeko eskubidearen inguruko mezu bat idatzi eta puxikan itsasteko aukera eskaini zioten. Ondoren, desioz betetako puxika horiek guztiak zerurantz bidali zituzten.