Tabernen eta komertzioen Hezetasun elkarteak proposatu zien azoka antolatzea eta proposamenagaz aurrera egitea erabaki zuten. Gaur, 17:00etan, irekiko dute, eta zapatuan eta domekan goizez zein arratsaldez egongo da zabalik: 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik aurrera. Guztira, 40 postu inguru atonduko dituzte eta horietako bat La Otra Mirada elkartearena izango da.
Egun bi horietan umeendako puzgarriak eta tailerrak ere antolatuko dituzte, 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:30era. Domekan, pintxo potea egingo dute inguruko tabernetan 12:30etik 14:30era.
Batutako dirua Senegalen gauzatu gura duten proiektura bideratuko dute; hango herri bateko etxeetara zein ikastetxera argindarra eramateko erabiliko dute. La Otra Miradak beste hainbat egitasmo ere baditu. Esaterako, Mongolian kristalezko hezurren gaixotasuna duten gazte biren tratamenduan lagundu du.