2015/12/02 19:30 - 21:00

'Beltzean mintzo' dokumentala

Zelaieta Zentroa, Zornotza

Garabide elkarteak ekoiztutako dokumentala. Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasari buruzko lana da. Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak masterra egitera Euskal Herrira etorritako hainbat kide dira protagonista. 45 minututan ondorengo hizkuntza komunitateak ordezkatzen dituzte: Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek.

Proiekzioaren ostean, gaiari buruzko solasaldia egingo dute Zelaieta Zentroan. (Nañon elkarteak Euskararen Egunaren harira antolatutako ekintza da)

Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!