Obra aurtengo udaberrian geratu zuten enpresek. Esan zuten ezin ziotela aurre egin, besteak beste, ingurumen eskakizunei lotuta eratorritako gainkostuari. Aldundiak lanak berregiteko eskaera egin zien, baina ez zuten jaramonik egin. Ondorioz, Aldundiak kontratua hautsi zuen abuztuan, eta irailean beste kontratu bat esleitu zuen. Beste 25 hilabete iraungo dute obrek. Zornotza eta Gernika artean tunel bi egingo dira, besteak beste.
2012an hasi ziren Autzaganeko obrak, eta 2015ean amaitzea aurreikusten zuten. 63 milioi eurotan adjudikatu zieten proiektua.