Enrike Renteria margo lehiaketan sarituak izan diren margolanekin urtero enkante bat egiten du S.A.C Zornotzako Abesbatza elkarteak. Joan zen zapatuan egin zuten aurtengo enkantea eta urtero legez 12 margolan eramn zituzten. Beti ez dute denak saltzea lortzen, baina aurten denak banatu ahal izan dituzte. Batutako dirua Zornotzako Ezgaituen Integraziorako Elkarteari (AIDAE) eman diote.