IV Matematika Liga Europearra (Mathleague) deritzonak, matematika arloan gaitasun bereziak dituzten gazteak nabarmentzen ditu. Hiru hilabetez ikastetxeetatik online lehiaketan ibili ostean, eta Zaragozan ospatutako estatu mailako fasea gainditu ondoren, Lauaxeta ikastolan DBHko ikasleak diren Ander Agirrezabal eta Jon Urzainki Pekinera doaz, azaroak 25 eta 28 bitartean ospatuko dan finalean parte hartzeko.
Mundu mailako finala azaroren 26an izango da; egun berean sailkapena jakinaraziko dute eta sari banaketa hilaren 28rako aurreikusita dago. Bitarteko eguna, azaroaren 27a, Txinako hiriburua ezagutzeko erabiliko dute.
Estatu mailako fasean, 920 ikastetxe eta 12.200 ikasletik gora izan ziren parte hartzaileak eta Lauaxeta hirugarren gelditu zen, bai taldeka eta baita banakako modalitatean ere.