'Elkartasunetik konpromisora' aldarriagaz Libre Eguna antolatu dute zapaturako

Anboto 2015ko aza. 19a, 09:36

Elkarretaratzea Zornotzan, Herrikoen kontrako epaia kaleratu berritan.

Euskal Herriko 107 Herriko taberna konfiskatzeko epaiaren aurrean, Libre Eguna antolatu dute, zapatuan, Zornotzan. Lasterketa herrikoia, bazkaria eta musika izango dituzte,, besteak beste.


‘Elkartasunetik konpromisora’ lelopean, egun osorako egitaraua antolatu dute. 11:30ean lasterketa herrikoian parte hartzera gonbidatu dituzte zornotzarrak. 11:00etan Zelaieta parkean egoteko eskatu diete parte hartu gura dutenei. Gaztetxoei begirako jolasak ere egongo dira, 12:00etaik aurrera.

13:30ean, ahalik jende gehien batu gura dute Zelaieta frontoian, herri argazkia ateratzeko.
Segidan, 14:30 inguruan, bazkaritara batuko dira. Txartelak Herrikon, Amistad-en eta Saltxan eskuratu daitezke, 15 euroan. Langabeentzat 10 euro izango da prezioa.

Bazkalostea kantaldi batekin girotuko dute, eta, 18:00etan, kalejiran irtengo dira herrian zehar.

21:00etatik aurrera, Herriko tabernan jarraituko du jaiak, pintxoekin, txupito bereziekin eta DJ Elepuntoren
musikarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!