2015/11/24 20:00 - 21:30

Berdintasun berbaldiak: Lara Izagirre eta Miren Larrea

Berdintasun berbaldiak: Lara Izagirre eta Miren Larrea
Zornotza Aretoa, Zornotza

Azaroaren 25aren harira, Lara Izagirre zinemagileak eta Miren Larrea antzezleak euren bizipenak kontatuko dituzte. Kulturgintzan murgilduta dabiltza bi gazte zornotzarrak, eta nagusiki maskulinoa den mundu horretan izaten dabiltzan esperientzia azalduko dute. Kazetari bat ibiliko da solasaldia dinamizatzen, eta hitzaldi parte-hartzailea izango da.

Hizkuntza: Euskara
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!