Udalak akordio ekonomiko bat du etxebizitza horietako jabeekin. Ordaindu ostean, etxeak eraitsiko dituzte. Datorren urteko aurrekontuetan sartuko dute bi gauza horietarako diru atala.
Astepen, termitek eragindako etxebizitzak eraitsi —18 eta 25 zenbakien artekoak— eta bertan parke, aparkaleku eta bestelako azpiegiturak egin ahal izateko beste urrats bat eman du udalak. Zoru horren erabilpena aldatzeko, arau subsidiarioen behin behineko aldaketa puntuala aho batez onartu du udalbatzarrak. Prozedurak bere bidea egiten duenean, behin betiko onarpena ematea faltako da.
Udalak akordio ekonomiko bat du etxebizitza horietako jabeekin. Ordaindu ostean, etxeak eraitsiko dituzte. Datorren urteko aurrekontuetan sartuko dute bi gauza horietarako diru atala.