Zornotzako tontorrik garaiena zein den ez dago jakiterik

Anboto 2015ko aza. 11a, 09:29

Zein da Zornotzako tontorrik edo punturik garaiena? Galdera horri erantzuten saiatu da Zornotza Mendi Taldea, baina dauden datuekin ez dago jakiterik. Euskadiko Mendi Federazioaren Pyrenaica aldizkariak Kañometa mendilerroan (759 metro) kokatu du, baina mendi taldekoek badakite, hor barik, Aramotz mendilerroko Bernagoitiburu eta Betzuengane inguruan dagoela.

Seguru daude gune hori garaiago dagoela. Horrexegatik hasi ziren ikertzen. Baina, inguru hartako kartografiak ez du zehatz argitzen non amaitzen den Zornotza, eta non hasten den Dima. Bila ibili arren, gune hartan ez dute munarririk  aurkitu. Beraz, ez dago euren ustea baieztatu dezakeen daturik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!