Zornotzako alderdi denak batu ditu Memoriaren Egunean egindako kontzentrazioak

Anboto 2015ko aza. 10a, 15:09

Memoriaren Egunaren  harira, gaur eguerdian ordulaurdeneko kontzentrazioa egin dute udaletxe aurrean. Udalbatzarra osatzen duten alderdi denetako ordezkariak (EAJ, EH Bildu, Hiri Ekimena eta PSE) batu dira.

Andoni Agirrebeitia alkatearen berbetan, Memoriaren Eguna “ahalik adostasunik  zabalenagaz” egin gura dute. Oinarri horretatik abiatuz, Zornotzan “bizikidetzaren esparruan urtero aurrerapusuak “ eman gura dituzte.

2013an EAJ, EH Bildu, PSE eta PPko legebiltzarkideek bakearen eta bizikidetzaren inguruan onartutako puntua gogoratu eta bere egin du alkateak. Akordioak honakoa zihoen: ‘Bakeak eta bizikidetzak biolentziaren injustiziaren eta hark eragindako minaren errekonozimendua, eta biktimen duintasuna eskatzen dute; horiek denek [biktimek] egiaren eta justiziaren eskubidea merezi dute’.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!