Alderdi Popularrari 4/2015 Lege Organikoa “atzera botatzeko” eskatzen diote “zuzenbide estatua goitik behera zalantzan jartzen duelako”. Gobernua “herriaren erantzunaren beldur” dela salatzen du adierazpenak: “Enbarazu egiten dio eta kexatzen diren herritarrak susmopean gelditzen dira. Neurriz kanpoko legea da. Gehiago zigortzeko asmoa dauka, herritarrei berme juridiko gutxiago eskainiz”.
Horre aurrean, “gizartearen kohesioa, askatasuna eta herritar guztien aukera berdintasunaren alde lan egiten” jarraitzeko konpromisoa hartzen dute, “herrietatik gizarte zerbitzuen beharrezko prestazioak sustatuz eta arrisku egoerarik handienean dauden pertsonen gizarteratzea bultzatuz”.