EH Sukarra eta Zeinke zuzenean Luis Urrengoetxeako jaietan

Anboto 2015eko azaroaren 4a

Luis Urrengoetxea kaleko tabernariek ekitaldiz betetako asteburua antolatu dute, kaleko jaiak ospatzeko. Jaiei hasiera emango dien txupinazioa barikuan jaurtiko dute, 19:00etan, erraldoiek, buruhandiek eta Oxabik kale animazioak lagunduta. 22:00etan Bostenbor taldearen kontzertua hasiko da. Ziztada Gunean ere egitaraua antolatu dutei: eguenean, 'Vinagre de Modernas' nesken punk taldeak emango du kontzertua, 20:00etan, eta zapatuan, bazkari beganoa egongo da.


Zapatuan, 11:30ean, umeentzako puzgarriekin hasiko dute eguna. Goizean, sukalkiak prestatzen ibili ostean, parte-hartzaileek 14:30erako entregatu behar dituzte platerak. 18:00etatik aurrera, Sakatu elektrotxarangak alaituko du giroa, eta 21:30ean, Zeinke eta EH Sukarra taldeen kontzertuak hasiko dira Zelaieta parkean.

Ziztada Guneko egitarauan, zapatuan, 11:00etan, auzo bazkari beganoan batuko dira. Izen-ematea Ziztada Gunean edo guneaskeaziztada@gmail.com helbidean egin daiteke. Ostean, kantu musika jaia egingo dute.

Domekan, 11:30ean, umeendako puzgarri eta ohe elastikoak prestatuko dituzte, eta, 13:00etan, pintxo-potea egiteko aukera egongo da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!