Jaialdiaren IX. deialdian 13.383 lagun izan ziren eta Japoniako kulturaren inguruko 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan zuten. Horrek esan nahi du iaz baino 1.000 lagun gehiago egon zirela, udalak jaialdiko balorazioa egiteko bidali duen prentsa oharraren arabera.
Urriaren 9tik 11ra, adin guztietako jendeak parte hartu zuen tailer, musika ikuskizun, lehiaketa, bideo jolas, umeentzako jarduera eta abarrean.
Mangamorera etorritako jendearen jatorriari dagokionez, gehienak Bizkaitik etorri ziren. Honen atzetik Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Kantabria eta Kataluniakoak, hurrenez hurren. Era berean, Frantzia, Belgika, Kroazia edo Italiatik etorritako jendea ere izan zen.
Mangamorera etorritako jendearen ondorioz, asteburu horretan herriko hotelak beteta egon zirela eta inguruko herrietako hoteletan ere normala baino jende gehiago izan dela azpimarratu dute.