Luken Solagurenen oroimenez urtero antolatzen duten lehiaketa da. Lehiakide bakoitzak argazki bi aurkeztu ditzake, gehienez. Kartulinaren behe aldean argazkiaren izenburua jarri behar da, eta atzeko aldean egilearen datuak, helbidea eta telefono zenbakia.
Beste hainbat ekimen ere antolatu dituzte. Urriaren 24an, 08:00etan, perretxikoak batzera irtengo dira, Zubiondo plazatik. Hilaren 25ean, 10:30ean, perretxiko eta argazkien erakusketa egingo dute. Orduan jakinaraziko dute nor den argazki lehiaketako irabazlea. Marrazki tailerrak izango dira 10 urtera arteko gazteentzat, eta perretxikoak sailkatzen ikasiko dute 16 urtera artekoek. 12:00etan, perretxiko pintxoen dastaketa egingo dute.