Ikastaroa astelehenetan eskainiko dute, urriaren 19an hasi, eta azaroaren 23ra arte. Berdintasun sailetik adierazi dutenez, “helburua gaur egunera arte emakumeak baloratuak ez dauden arloetan beraien gaitasunak garatzea da”.
Izena emateko, Nafarroa zentrora jo daiteke, goizez, edo, bestela, udaleko webgunearen bidez ere egin dezakete.