Zornotzako Udalak Ecovidriorekin —beirazko ontzi-hondakinen gestioaz arduratzen den entitatea— batera antolatuko du beirazko ontzi-hondakinen inguruko sentsibilizazio kanpaina.
Horretarako, batetik hostalaritza establezimendu guztietako arduradunak bisitatuko dituzte, tabernari, jatetxe, hotel... Euren beirazko hondakinak errezago sailkatu eta gaika biltzeko baliabideak eskaini dizkiete.
Horrez gainera, herritar guztiei zuzenduriko informazio puntu bat jarriko dute domekan, 09:30etik 12:30era. Azokaren ordutegiarekin bat eginez, Ixer kaleko azokako sarrera-irteera unean jarriko dute informazio postua. Kanpaina herritar guztiei zuzenduta dago. Postu horretan ingurumen hezitzaileak egongo dira eta gerturatzen den ororen zalantzak argitzen (zer bota daitekeen eta zer ez edukiontzi berdeetan…) eta birziklapenerako sentsiblizazioa handitzen saiatuko dira.