Autzaganeko tunela

EH Bilduk tunelaren inguruko “informazio falta” eta “opakutasuna” salatu ditu

Anboto 2015ko ira. 22a, 15:21

Zigor Isuskiza EH Bilduko biltzarkidearen esanetan Autzaganeko tunelak amaitzeko onartu den proiektua “sakontasunez eta arduraz” aztertuko dute. 

Kontu legalak tartean daudenean, “ez diogu harretaz jokatu behar ez denik gauzak publikoki esaterako orduan” azaldu du Isuskizak “baina lanak geldituta daudela edo beste hainbat konturi buruz informatu daiteke”. Jokabide hori Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapenerako departamentuaren  “opakutasunaren beste adibide bat da”.

Pradalesen berbetan ez dute proiektu berri bat onartu, aurrekoaren jarraipen bat baizik. Ondorioz, ez dute ingurumenaren inguruko azterketa berririk egin behar. Horrek, “kezka” eragiten dio EH Bilduri: “Guk gure zalantzak ditugu eta gai hau sakontasunez eta arduraz aztertuko dugu. 25 hileko atzerapen batek atzetik izan ditzakeen eraginak aldez aurretik aztertu gura ditugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!