Hilketa joan zen eguen arratsaldean gertatu zen Zornotzako Zubizabala auzoan. Gizon batek beste bat erasotu eta ihes egin zuen. Erasotutako gizona hil egin zen kolpeen ondorioz; 61 urte zituen. Ustezko hiltzailea iluntzean atxilotu zuten Bilboko Alde Zaharrean.