Neurri horren barruan sartzen dira bai udalaren tasa zein prezio publikoak eta baita Ametx Erakunde Autonomoarenak ere. Horrenbestez, neurriak ondasun higiezinen gaineko zergari edo eta ibilgailuen gaineko zergari eragingo dio eta baita ur-hornidura eta espazio publikoa okupatzeagatiko tasari ere. Era berean, bere horretan geratu dira Ametx erakundetik eskaintzen dituzten zerbitzuen prezioak, euskara, kultura, gazteria eta kirol sailetakoak. Udal euskaltegian euskara ikasteko hobari eta laguntzei ere eutsiko diete.
Eubako eta Gure Kirolak pilotalekuetako prezioak jaitsi egingo dituzte. Lehen erabiltzaileek dutxa zerbitzua zuten eta orain ez; horregatik hartu dute erabakia.
Zergak eta tasak hirugarren urtez jarraian izoztu dituzte. Udalaren ekonomia eta finantza egoera “osasuntsuak” ahalbidetu du erabaki hori udaletik adierazi dutenez.