Gaur goizean gertatu da, 11:55ean. Gizonezko batek bere autoa A-8 autopistako bazterbidean utzi du, Zornotza parean, Irunerako noranzkoan. Autotik jaitsi eta kamioi bat zetorrenean bidea gurutzatzen hasi da: “Litekeena da bidea une horretan boluntarioki gurutzatu izana. Ematen du bere buruz beste egiteko saiakera bat izan dela”, argitu dute Ertzaintzako iturriek.
Gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman dute. Tokian bertan artatu dute eta kontziente zegoela adierazi dute Ertzaintzatik: “Bertaratu diren ertzainekin berba egiten aritu da. Printzipioz bere bizia ez dago arriskuan”.