Gaur, 16:30etan, gizon bat penditz batetik behera erori da Zornotzako Oguena auzoan. Zorionez, erortzen zihoan bitartean adar batzuei eustea lortu du eta ez da penditzaren beherengo punturarte joan. Larrialdi zerbitzuetara deitu dute eta su-hiltzaileen erreskate taldea bertaratu da. Heldu direnean gizonezkoa soka batekin lotuta zegoen bertako auzoko batzuen ekimenez. Su-hiltzaileek gizonezkoa atera eta anbulantzian Galdakaoko ospitalera eraman dute.