Umorez betetako afariaren ostean, domekarako egun osoko egitaraua antolatu dute. 09:00etan ibilaldia egingo dute Bizkargira, Zornotzako elikagaien bakuaz arduratzen den ZEA-ASA elkartearen alde. Parte hartzeagatik bi euro ordaindu beharko dira elkarte horretara bideratzeko, eta umeek ez dute ordaindu beharko.
Eguerdian, igel txapelketa egingo dute Autzaganen, eta bitartean parrillada egongo da, eta baita LoreInka txalapartariak, albokaria, adarlaria eta Zornotzako Udazken txistulari taldea ere.
Arratsaldean, briska txapelketa bizkorra egingo dute 17:00etatik aurrera, eta, 18:00etan, umeentzako jolasak eta herri kirolak hasiko dituzte. Txokolatadagaz amaituko dituzte Autzaganeko jaiak.