Zornotzako Aludium enpresaren atzealdean dagoen etxola baten barruan sortu zen sua bart 1:15 inguruan. Hiru aire konpresorek hartu zuten sua. Langileak su-itzalgailuekin sua itzali nahian ibili ziren su-hiltzaileak bertaratzen ziren bitartean. Orduan arnastu zuten kearen ondorioz sei langile ospitalera eraman zituzten.
Su txikia izan zela eta berehala itzali zutela jakinarazi dute su-hiltzaileek: Gaueko 1:15ean sortu eta 1:33rako kontrolpean zuten.