Atzo 20:30 inguruan izan zen atxiloketa ertzaintzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez. Ermitaren ondoan hiru ibilgailu zeudela ohartu eta han zeuden lau pertsonak identifikatu zituzten. Horietako batek droga trafikoan aurrekariak zituen. Hainbat droga mota zeramatzan aldean: speedagaz betetako paperezko bilgailuak, haxix zatiak kaxa metaliko batean, marihuana poltsatxo bat eta pastilla batzuk. 200 euro ere konfiskatu zituzten, droga salmentatik lortutakoa zela susmatuta. Lau labana ere aurkitu zituzten.
Horiek horrela, pertsona hori atxilotu egin zuten. Aurretik beste birritan atxilotua izan da antzerako egoerengatik.