Iñaki Artaza Igurco Orue egoitzako zuzendariak azaldu duenez "beti ez dago jaien hasiera herrigunean ospatzeko modurik, beraz jaiak bertara etorri dira". 'Gora Zornotzako jaiak' ozen esan eta txupina piztu dute. Taloak eta freskarriak egon dira denentzako. Itxaso Iriondo Gizarte Ekintza arloko zinegotziak bertatik bertara jarraitu du ekitaldia.