Zornotzan ireki dute Zubizabalako pasabidea

Anboto 2015ko uzt. 14a, 11:18

Trenbidearekiko pararelo doa eta 80 metro ditu sei pausalekugaz. Egitura horregaz, oinezkoentzako gune berriak erabilita, inguruetako auzoetatik herrigunera heltzeko irisgarritasuna hobetu gura izan dute.

Pasabideak zazpi metroko kota gainditzen du, irisgarritasunaren inguruko araudia beteaz. Luzera, guztira, 80 metro ingurukoa da, eta bitartean sei pausagune egokitu dira.  Trenbidearekiko paraleloa da eta beheko plazaren eta Sabino Arana kalerako irekigune berriaren arteko lotunea osatzen du. Inguruetako urbanizazioetan daudenen moduko bost farola ezarri dira 320 metro karratuko azalera duen toki horretan. Sabino Arana kaleko espaloiaren atal batean, irispide berritik zebra-bidera bitartekoan hain zuzen, baldosak jartzeko ere aprobetxatu dira lanok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!