Amorebietak atea eta eskuin hegala indartu ditu fitxaketa birekin

Anboto 2015ko uzt. 9a, 13:28

Sergio Herrera atezaina, Maria Eugenia Etxebarria Amorebieta taldeko presidenteagaz.

Sergio Herrera atezaina Alaves B taldetik ekarri dute eta Samuel Piette eskuin hegalekoak esperientzia zabala du Bigarren B Mailan.

2015/16 denboraldiari begirako fitxaketa biren berri eman du Amorebieta futbol klubak. Sergio Herrera (1993, Miranda de Ebro) atezaina Alaves B taldetik dator. Alavesen lehen taldeagaz Bartzelonaren kontrako Errege Kopako partidu bat jokatu zuen 2012an. 2013/14 denboraldian 15 partidu jokatu zituen Bigarren B Mailako Laudio taldearekin. Atezain garaia da eta agintzeko ez duela beldurrik izaten adierazi dute klubeko webgunean. Pertsona garaia da eta ate azpitik irteteko ausardia duela azpimarratu dute.

Samuel Piettek 28 urte ditu eta belgikarra da. Standard de Lieja taldetik etorri zen estatura eta harrezkero Bigarren B Mailan 200 partidutik gora jokatu ditu Osasuna B, Eibar, Amurrio, La Muela, Lemoa, Conquense eta Real Union taldeetan. Iaz talde barik geratu zen eta AFEren —Espainiako futbol jokalarien elkartea— selekzioarekin jardun zuen.


Samuel Piette:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!