"Bestelako Zornotza bat" egiteko, herritar guztientzako zabalik dagoen espazioa dela aldarrikatu dute. Askotariko zornotzarrek elkarrengandik ikasteko gunea izatea gura dute, "dirua eta kontsumoa oinarri dituen kultura eta aisialdi ereduetatik bestelako ereduak sortzeko". Hainbat herritarren babesa jaso du Ziztadak, eta zornotzar guztiei bertara hurreratzeko deia egin diete.