Hasieran, 500 sinaduratan jarri zuten jomuga, eta kopuru hori ia bikoiztu egin dute. Osasun Sailari hobekuntza zehatz bi eskatzen dizkiote. Batetik, mugikortasun arazoak dituzten emakumeei egokitutako esku-ohe berri bat. Izan ere, ekimenaren sustatzaileen esanetan, edadeko emakumeei edo haurdun daudenei kosta egiten zaie esku-ohetik igotzea eta jaistea. Eskaera horri lehentasuna ematen diote.
Bestetik, ekografo –umetokia ikusteko tresna– berri bat eskatu dute; orain dagoena zaharkituta dagoela eta ez dituela diagnostiko zehatzak ahalbidetzen adierazi dute.
Anbulatorio berria 2016ko udan irekitzea aurreikusita dago. Orain anbulatorioan dauden azpiegiturak eramango dituzte berrira. Beraz, zain egon beharrean, hobekuntzak orain egin, eta, ondoren, tokiz aldatu daitezkeela uste dute.