"Azkenaldian gure pentsamenduan nahasmen handia sortu duten" kontzeptu bi horien inguruko azterketa egin du Ipiñazarrek. "Erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa gauza bera direla sinetsarazi nahi izan diguten arren, ez direla gauza bera" defendatuko du Orreaga taldeko kideak, Zelaietan.
"Gure erabakiak guk eta ez beste inork hartzea" autodeterminazioak dakarrela uste du Ipiñazarrek, hori dela askatasuna, eta "autodeterminazioa independentziaren sinonimoa dela".