Okupatutako lokala garbitu eta ekimenak antolatzen hasi dira

Anboto 2015ko eka. 5a, 12:28

Gaur Lemoa eta Galdakaoko gaztetxeetako ordezkariek euren proiektuen berri emango dute. Bihar umeentzako tailerrak antolatu dituzte.

Orain asteburu bi Luis Urrengoetxea kaleko lokal bat okupatu zuten zornotzar batzuek bertan kultur gune bat egiteko helburuagaz. Lokal pribatua zen eta jabeak salatu egin zituen. Horren ostean, okupatzaileek batzar bat egin zuten egoeraren aurrean zer egin erabakitzeko. “Momentuz bertan jarraitzea erabaki dugu”, dio mugimenduko Xabi Gutierrezek. Ez hori bakarrik; lokala garbitu ostean ekimenak antolatzen hasi dira. Gaur, 18:00etan, Lemoa eta Galdakaoko gaztetxeko kideak joango dira eta euren kudeaketa ereduen berri emango dute. Zapatuan, 12:00etan, umeentzako tailerrak antolatu dituzte: birziklatutako gauzekin musika instrumentuak egiten ikasi daiteke.

Bitartean lokalaren jabearekin negoziatzen jarraitzen dutela adierazi eta akordio batera heltzeko nahia berretsi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!