Giro ederra Erdi Aroko azoka solidarioan

Anboto 2015ko eka. 2a, 09:41

La Otra Mirada elkarteak Erdi Aroko azoka solidarioa antolatu du asteburuan. GKE-a, besteak beste, Mongolian dabil lanean, ezgaitasuna duten umeentzako eguneko zentro baten proiektuan, eta azokan batutako dirua proiektu horretara bideratuko da. Susana Lorenzo elkarteko kideak azaldu duenez, azokarena oso esperientzia positiboa izan da: "artisauek ere errepikatzeko prest daudela esan digute".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!