Adin txikiko atxilotu bi Zornotzan ehizako errifle bat osteagatik

Anboto 2015ko eka. 1a, 15:12

Erriflea eta ostutako gainerako gauzaki gehienak errepukeratu dituzte.

Atzo Montorra auzoan aparkatuta zegoen ibilgailu baten barrutik ehizarako errifle bat ostu zuela salatu zuen lagun batek. Erriflea probatzera joan zen bertara eta minutu batzuetan ibilgailutik urrundu zenean gertatu zen lapurreta. Itzultzerakoan arma, munizioa, argazki kamara bat eta beste gauzaki batzuk gordetzen zituen motxila falta zela ikusi zuen. Lapurreta salatzera zihoala hiru gazte ikusi zituen bere motxilagaz eta horietako bat atzeman zuen. Ertzaintza bertaratu zenean gazteak arma eta bestelako gauzakiak non gorde zituzten aitortu zuen. 17 urteko gaztea atxilotu egin zuten. Bitartean ertzaintzak beste gazte bien bila jarraitu eta horietako bat atzematea lortu zuen. Bigarren lagun hori ere adin txikikoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!