Lauaxeta ikastolako hamabi ikasle IV. Matematika Liga Europearreko finalean izango dira

Ikasle hauek Estatu mailako Matematika ikasle onenen artean daude. Lehenengo fasean 920 ikastetxetako 12.200 ikasletik gora izan izan dira parte hartu dutenak, eta zornotzako ikastetxea Euskadi mailako ordezkari bakarra izango da final horretan.

Zapatu honetan, maiatzaren 30, Lauaxeta ikastolako 12 ikasle Zaragozako San San Jorge unibertsitatean izango dira, IV. Matematika Liga Europearreko finala jokatzeko.

Lauaxetako ikasleak hiru hilabetez online bidez ibili dira frogak egiten, ikastetxetik bertatik. Orain, ordea, aurrez aurre lehiatzea tokatzen zaie. Ekitaldia telebista bidezko formatuan garatuko da eta aurkezle lanak iazko irabazleak eta Fundacion Talento Matematico y Cientifico-ko ikasle bekadunek egingo dituzte.

Mathleague bezala ere ezaguna den ligak, matematikan gaitasun bereziak dituzten gazteak nabarmentzen ditu. Osvaldo Carrillo Talento Fundazioaren zuzendariaren esanetan, liga honetako parte hartzaileak "matematikako ikasle onak izateaz gain, esfortzuan eta lorpenerako adorean txapeldunak dira, baita hizkuntzetan ere, frogak ingelesez baitira".

Antolatzaileak Fundacion Talento Matematico y Cientifico, Wolfram Research, Universidad de San Jorge eta Cooperación Internacional ONG dira. Final honetan nabarmentzen diren ikasleek Fundación Talento-ren goi mailako gaitasunen programaren parte izateko aukera izango dute.