Barikuan, 19:00etan, inauguratuko dute azoka Zornotzako Zaparrada batukada taldearen laguntzagaz. Zapatuan eta domekan 11:00etatik gauerdira arte egongo da zabalik azoka.
Askotariko 40 postu egongo dira; esaterako, mago batek bere produktuak saltzeaz gainera magia tailer bat eskainiko du. Beste stand batean, batutako dirua Stop Sanfilippo elkartearentzat izango da, izen bereko gaixotasuna ikertzen laguntzeko.Egurra eta zilarra lantzen duten artisauek ere postu bana izango dute, besteak beste. La Otra Mirada elkarteak txozna ipiniko du eta baita postu bat ere boluntarioak egindako lanak saltzeko.
Udalak udaletxe aurreko plaza erabiltzeko baimena eman die eta ez dute ezer ordaindu beharko. Postuak jartzearren jasotako dirua zein euren postuetan batzen dutena La Otra Miradaren proiektuetarako erabiliko dute. Esaterako, Mongoliako gazte biren elikadura osatzera bideratuko dute. Gazte bi horiek hezurretako gaixotasun bat dute.