Lehenengo, industriagunea mugarritzen zuen hesia botako dute. Ondoren, gunea garbitu, lur begetalagaz, belarragaz eta heskaiekin atondu, eta herritarrentzat erabilgarri ipiniko dute. Inguru horretan aparkaleku plazak daude, eta beste hamabost plaza egingo dituzte.
Lan horien osagarri, Tejerako biribilgunetik Asteperainoko galtzada hobetzen dabiltza apiriletik. Besteak beste, espaloian apurtuta dauden lauzak eta asfaltoko zuloak konpontzen, autobus geltokiko ikuspena hobetzeko bertan dagoen baranda aldatzen eta argiztapena hobetzen dihardute. Lanen amaiera ekainaren erdirako aurreikusita dago.